Manez eta Kobreak taldearen kontzertua (Markina-Xemein)
Manez eta Kobreak taldearen kontzertua, otsailaren 9an, 20:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Sarrera: 7 euro (bazkideentzat 5 euro). Kalakan taldeko kide izan zen Thierry Biscaryren proiektu berria da Manez eta Kobreak. Tradizioan oinarritutako musikak, doinu berrien freskotasunak eta kantuen bizitasunak bat egiten duten ikuskizun poetikoa.