Markina-Xemeingo Gazte Eguna (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta, gazte eguna ospatuko dute apirilaren 25ean, 12:00etan hasita. Plazabarripean hasiko dute eguna mahai inguru batekin. Bazkaria ere bertan izango da, 14:30etan. 22:00etan Akerbeltz gaztetxean Labar eta Aramu taldeen kontzertuak egongo dira. Ostean, Guzurterak DJek musikaz girotuko dute gaua.