Markina-Xemeingo Helduen IV. Trikiti Txapelketa (Markina-Xemein)
Maiatzaren 11n, Baserri Egunaren baitan, Markina-Xemeingo Helduen IV. Trikiti Txapelketa lehiatuko dute bederatzi bikotek, 17:30ean, Uni frontoian. Ostean, kalejira egingo dute. 22:30ean, berriz, erromeria egingo dute, Kontzejupean. Sarrerak salgai daude sarean; helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta gazteek (0-16 urte bitartekoek), 7 euro. Era berean, baita Udaletxeko kutxazainean, eta emanaldia hasi aurretik UNI frontoiko lehiatilan ere.
Maiatzaren 10ean, berriz, Aire! dokumentalaren emanaldia egingo dute 18:30ean, Esperantza Aretoan, doan. “Arratia bailararen bihotzean, 13 gaztek Maurizia Aldeiturriagaren musikan oinarritutako musika pieza bat sortuko dute”.
