'Martxan' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, Martxan (Mugarik Gabe) dokumentala proiektatuko dute azaroaren 22an, 18:00etan, Markina-Xemeingo Esperantza Aretoan. Emanaldia doan izango da, eta ostean solasaldia egingo dute. Ikus-entzunezkoa El Salvador, Guatemala eta Euskal Herriko zazpi emakume feministen ahotsen bitartez munduko toki guztietako emakumeek aurre egiten dieten indarkeria matxista desberdinen inguruko gogoeta bat da.