Mendexako abentura parkera irteera (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Xemein Astialdi Taldeak (XAT) Mendexako abentura parkera irteera egingo du apirilaren 29an. 2004-2005 urteetan jaiotakoek parte hartu ahalko dute irteeran. Prezioa: 10 euro. Apirilaren 25a baino lehen izena eman behar da. Dirua ondoko kontu korronteetako baten sartu behar da: ES25-3035-0008-76-0081063013 (Laboral Kutxa) edo ES69-2095-0052-25-9016757599 (Kutxabank). Apirilaren 29an autobusa 11:30ean aterako da, autobus geltokitik. Itzulera ordua: 19:30. Eraman beharrekoa: bazkaria eta arropa erosoa.