'Mendian hil hirian hil' dokumentala (Lekeitio)
Mendian hil hirian hil dokumentala proiektatuko dute martxoaren 16an, 18:00etan, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Proiekzioa eta gero Iñaki Peña zuzendariagaz solasaldia egingo da. Sarrera doan izango da, eta emanaldia hasi baino ordubete lehenago hartu beharko da, Ikusgarriko leihatilan.