Nareako San Bizente jaiak (Aulesti)

Aulestiko Narea auzoko San Bizente jaiak ospatuko dira urtarrilaren 24an [barikua] eta 25ean [zapatua]. Barikuan emango diote hasiera mus txapelketagaz, 20:00etan. Zapatuan, 12:00etako mezagaz hasiko dira, eta ondoren, umeentzako jolasak izango dituzte. 13:00etan Zaldi dema izango dute, eta 17:00etan, briska txapelketari emango diote hasiera.