Nazareno Eguneko kalejira eta kontzertua (Mutriku)
Mutrikuko Musika Bandaren Nazareno Eguneko kontzertua. Argazkia: Alberto Gorritiberea Mutrikuko Musika Bandak Nazareno Eguneko kontzertua eskainiko du urtarrilaren 19an. 10:45ean kalejira egingo dute, Goiko Plazatik hasi eta komenturaino. Komentuan meza bukatu ostean, musikariak Goiko Plazara bueltatuko dira berriro, kalejiran. Eta 13:00etan kontzertua eskainiko dute Zabiel kultur etxeko ganbaran.