Neguko Entzunaldiak (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskolak Neguko Entzunaldien beste emanaldi bat eskainiko du otsailaren 6an, 18:00etan, Tarinek Kontzekupean daukan egoitzako auditorioan. Ondoko instrumentuen saioak eskainiko dituzte: tronpeta, tronboia, saxofoia, gitarra, baxu elektrikoa eta bateria.