Paella txapelketarako izen ematea (Lekeitio)
Lekeitioko San Antolin jaien baitan, irailaren 4an lehiatuko den Paella Txapelketarako izen ematea zabalik dago. Izena emateko azken eguna abuztuaren 30a izango da. Izena kultur etxean eman behar da, arratsaldez, 15:00etatik 21:00etara.
Baldintzak: Izena emateko orria kultur etxean eskatu edo Lekeitioko Udalaren web orrialdetik jaitsi daiteke. Orrian, taldearen izena, arduradun baten izena, telefonoa, emaila, zenbat aulki (2 euro bakoitzeko) eta mahai (6 pertsona bakoitzean eta 11 euro bakoitza) behar diren jarri beharko da. Ordainketa, derrigorrez izena ematen den unean egin beharko da Kultur Etxean. Bestalde, izena emateko orrian jarritako arduraduna txapelketaren hasieran (09:00etan), kioskoan egon beharko da muntaian eta antolakuntzan laguntzeko.