Poesia tailerra Txalapartan (Mutriku)
Mutrikuko Txalaparta kafetegi-okindegiak antolatuta, poesia tailerra egingo da azaroaren 28an, 19:30ean hasita. Tailerra Maite Lorenzok gidatuko du eta hamar bat lagunek parte hartuko dute. Guztiak amateurrak izango dira eta batzuk eurek egindako poesiak irakurriko badituzte ere, beste batzuk poeten poemak eskainiko dituzte. Besteak beste, MÂȘ Teresa Cervantes, Machado, Gloria Fuerte eta Gabriel Zelaiaren poesiez gozatu ahalko da.
Ez da estreinako aldia Txalapartak horrelako tailerra egiten duena. “Iaz egin genuen, estreinako, eta ni neu poesian oso jantzita ez banago ere, asko gustatu zitzaidan”, dio Amaia Lasarte Txalapartako arduradunak. “Gainera, tarteka, hain komertzialak ez diren ekintzak ere eskaini behar dira”.
Horrekin, beraz, kafe baten bueltan, literaturaz gozatzeko eta patxadaz egoteko aukera eskainiko du Txalapartak.
Lehendakari Aguirre Kalea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa.