Puro Relajo taldearen kontzertua (Lekeitio)
Puro Relajo musika taldeak bi emanaldi eskainiko ditu maiatzaren 28an Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Lehenengo saioa 18:00etan izango da, eta bigarrena 19:30ean. Sarrerak salgai daude Interneten, Zerbyte informatika dendan eta soberan geratuko balira egunean bertan leihatilan.