Rüdiger-en kontzertua (Markina-Xemein)
Rüdiger musikariaren kontzertua, maiatzaren 22an, 18:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Emanaldian Joseba Irazokik lagunduko dio gitarraz eta ahotsez. Kontzertu intimista eskainiko dutela esan dute. Gonbidapenak emanaldiaren astean hartu ahalko dira, udaletxeko herritarrentzako kutxazainean.