Serge bakarlari zarauztarraren kontzertua (Munitibar)
Serge bakarlari zarauztarrak Leihotik mundura disko berria aurkezteko kontzertua eskainiko du otsailaren 26an, 19:0etan, Munitibarko Udal Aretoan. Emanaldia doan izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da; otsailaren 15etik aurrera izena eman daiteke. Izena emateko: astelehenetik barikura, 09:30etik 14:00era udal administrazioan, eta 16:00etatik 20:00etara liburutegian.