Shibari eta Jake Mate taldeen kontzertua (Ondarroa)
Shibari taldeak lehendabiziko EPa aurkezteko kontzertua eskainiko du otsailaren 12an, 22:00etan, Ondarroako Gaztetxean. Jake Mate talde ondarrutarrak ere kontzertua eskainiko du egun horretan. Sarrera: 6 euro (Shibariren CDa barne). Zehaztu dute sarrerak otsailaren 4an erosi ahalko direla, 18:00etatik 20:00etara, Ondarroako Gaztetxean.