Soinu teknikari ikastaroa (Markina-Xemein)
Soinu teknikari ikastaroa antolatu dute Markina-Xemeingo Udalak eta Parekidetasun Batzordeak. Otsailaren 24an egingo da, 18:30etik 20:30era, udaletxean. Aurretiaz izena eman behar da, Uhagonen edo telefonoz deituta (94-616 63 03). Izena emateko azken eguna otsailaren 20an da.