Sormen lantegia (Etxebarria)
Sormen lantegiak ABST tailerra emango du ekainaren 1ean, 17:00etatik 18:30era, Etxebarriko psikomotrizitate gelan. “Beldur gabe sortzeko erropa aproposa” ekartzeko deia egin dute. Izen ematea 646 79 90 26 telefonora deituz egin behar da; 4 urtetik gorako umeentzako tailerra da.
