'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saioa (Lekeitio)
Iñurri elkarteak, Poto bertso eskolak eta Lekeitioko Udalak antolatuta Tabuen kutxatik oholtzara bertso saioa egongo da maiatzaren 3an, 19:00etan, Lekeitioko Ikusgarri Zinema Aretoan. Bertsolariak Ane Labaka, Aissa Intxausti, Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran izango dira. Gai jartzailea, berriz, Amaia Agirre izango da. Musikari lanetan Gai Otamendi eta Ixak Arruti arituko dira.
Sarrerak bost euroren truke eskuratu daitezke Lekeitioko Aralde Berri liburu dendan.