Testurak bertso saioa (Ondarroa)
Testurak bertso saioa egingo da urriaren 28an, 19:00etan, Ondarroako Etxelilan. Bertsolariak: Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Maite Berriozabal. Gaiaz: Hainbat idazle eta sortzaileren testuak hartuko dira ahotan eta bertsotan. Berdintasunaren bidean aurrera egiteko indarrak, proiektuak, borrokak eta ideiak bultzatzeko espazio propioetatik plazarako bidea bertsoak kantatuz egiten ari diren bertsolari eta gai-emaile talde anitzek hartuko dute parte, testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahian sormenaren freskura. Emakumeen Etxeen Sarean antolatutako proiektu komuna: Bertso saioak. Emakume Etxe ezberdinetatik ibiliko dira eta gurean, Etxelilan, egingo dute parada.
Artibai Kalea, 1, 48700 Ondarroa, Bizkaia, Spain.