Udako solstizio jaia (Markina-Xemein)
Udako solstizio jaia ospatuko dute, ekainaren 23an, 19:30etik aurrera, Markina-Xemeinen.
- 19:30. Maider Arzelai ipuin kontalaria, Arretxinagan.
- 22:00. Kalejira herrikoia, Xemeinen hasita Akerbeltzekin batera. Ostean, suaren inguruan dantzaldia eta txokolatea, Zelaian. Oharra: beltzez jantzita etorri.
Dantzaldian parte hartu nahi dutenentzat ikastaroa egongo da ekainaren 18an eta 21ean, 19:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren. Bekobenta gimnasioan izango da tailerra; izena eman behar da zerutxu@gmail.com helbidera idatziz.