Urrezko Akerbeltz Bertso Saria (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta, Urrezko Akerbeltz Bertso Saria egongo da otsailaren 2an, 21:00etan, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean. 21:00etan afaria egingo da, eta 22:30ean bertso saioa. Oharra: galako jantzita joateko eskaera egin dute. Afarirako txartelak: Sakrisen eta Mateon daude salgai, 7 eurotan, urtarrilaren 31ra arte.
Parte hartzaileak:
- Grease: Joseba Sololuze (Danny Zuko) eta Nahia Ibarzabal (Sandy Olsson)
- High School Musical: Lander Ibarluzea Aitxulua (Gabriella Montes) eta Ander Elortegi (Troy Bolton)
- Mary Poppins: Josune Aramendi (Mary Poppins) eta Xabat Galletebeitia (Mr. Bert)
- Sister Act: Aissa Intxausti (Sister Mary Robert) eeta Nerea Ibarzabal (Sister Mary Clarence)