Usotegi Eguna (Lekeitio)
Lekeitioko Lekitto Bedarra ortularien elkarteak Usotegi Eguna eta taldearen X. urteurren eguna ospatuko du urriaren 29an. Egitaraua:
- 13:00-16:30: Bazkaria (paella). Izena emateko telefonoz deitu behar da (605 77 54 45). Bazkaria doan da, baina urriaren 25a da izena emateko azken eguna.
- 15:30-17:00: Txorimalo prestaketa eta kalabaza eta gaztaren pisua asmatzeko lehiaketa.
- 17:00: Aitzur Jaurtiketa Txapelketa. Parte hartu nahi dutenak txapelketa hasi baino 15 minutu lehenago hurreratu beharko dira.
- 18:15-19:45: Jakoba Errekondoren hitzaldia.
- 20:30etik aurrera: Suak, eta agian suzko zezena.