X. Usotegi Eguna (Lekeitio)
X. Usotegi Eguna ospatuko dute urriaren 26an, Lekeition. Egun guztiko egitaraua antolatu dute.
- 10:00-14:00. Kostabiren eskutik bertoko produktuen salmenta. KM0 eta sasoikoak.
- 10:30. Neguko landareak landatu, eta tailer praktikoa nahi duten guztientzako.
- 11:30-13:00. Gabino Muruaren hitzaldia: Neguan ortuaren prestaketa.
- 13:00. Aitzur jaurtiketa txapelketa.
- 16:00-17:00. Umeentzako jolasak: marrazkiak egin, lapikoa apurtu, txokor batzen, txorimaloa egiten…
- Goiz guztian.
- Kalabaza erraldoi baten pisua eta piper berde kaxa bateko kopurua asmatzeko txapelketak.
- Musika eta solasaldiak.
- Auzolan ekintzak: Ortuan letxugak, brokoliak, azak… landatu.