XXI. Iparraldeko Haizeak (Lekeitio)
Aittitta Txiki kultur elkarteak XXI. Iparraldeko Haizeak jaialdia antolatu du maiatzaren 19an eta 20an Lekeition.
Egitaraua:
Maiatzak 19:
- 20:00: Aittitta Txiki ‘Haritza’ emanaldia, parkean.
- 20:30: Bertso saioa plazan. Bertsolariak Sustrai Colina, Maddi Ane Txoperena, Xabat Galletebeitia, Garazi Navarro eta Alaia Martin et gai jartzailea Jon Akarregi. Sarrerak aulkiko 5 euro balio ditu.
Maiatzak 20
- 10:00-15:00: Iparraldeko eta Hegoaldeko produktuen azoka, plazan.
- 10:00-13:30: Gixau txapelketa, tabernetan edo plazan.
- Goizean zehar: Ardi eskilatze erakusketa, Ipar Arrinda, monolito aurrean. Baigorriko gaiteroak kalerik kale.
- 13:00: Aulestiko ka-tum-ka batukada taldea.
- 14:45: Gixau txapelketako sari banaketa, plazako karpan.
- 15:00: Bazkaria. Bakoitza bere taldeagaz.
- 18:00: Materiala jasoko da karpan.
- 18:00: Dantza kalejira Baigorriko Arrola eta Markina-Xemeingo Zerutxu taldeen eskutik.
- 18:30: Dantza saioa, plazan.
- 20:30-22:00: Irai taldearen kontzertua, karpan.
- 22:00-23:30: Orkresta elektrotxaranga.