Zaldi lasterketak Karraspio hondartzan (Mendexa)
Zaldi lasterketak jokatuko dira martxoaren 31n, Mendexako Karraspio hondartzan. Lasterketa 12:00etan hasiko da, eta horretan parte hartu nahi dutenek WhatsAppa idatzi (657 79 03 84) edo udaletxera deitu (94-684 21 06) beharko dute. Lasterketa egunean zaldiaren osasun agiria aurkeztu behar da. Zalduna 14 urtetik gorakoa izan behar da, eta kaskoa eraman beharko du.