'Zer da zuretzat Geoparkea' argazki lehiaketa
Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa bat jarri du abian, ‘Zer da zuretzat Geoparkea’ izenburupean. Horretan parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 4ra bitartean argazkia igo behar dute sare sozialetara (Twitter eta Instagram). Oharra: argazkia igotzerakoan #Geoparkea traola erabili behar da.