Zesta punta jaialdia (Markina-Xemein)
Markina BHIko ikasleek zesta punta jaialdia antolatu dute. Martxoaren 17an, 11:30etik aurrera Markina-Xemeingo frontoian jarri dute hitzordua. 18 urtetik aurrerakoen sarrera 8 euroren truke eskuratu ahal izango da; 5 urtetik 18ra bitartekoena, berriz, 5 euroren truke.
- Markina BHIko pilotarien kinielak
- Ikuskizuna: musika eta otzara baten zozketa
- Profesionalen partida: Alex eta Ibarluzea ariko dira Javier eta Salegiren aurka
