Zesta-puntako Gabon Saria (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Zesta Punta Eskolak inguruko puntistak elkartu, eta Gabon Saria antolatu du. Lehenengo finalaurrekoen txanda gabonen atarian izango da, abenduaren 22an, eta bigarren finalaurrekoa berriz, abenduaren 30ean jokatuko dute. Finalaurrekoetan nagusien sailkapeneko lehenengo aurrelari eta atzelarien aurka jokatzeko zain egongo dira Johan eta Ibarluzea, eta sailkapeneko bigarrenen aurka berriz, Olharanek eta Zabalak jokatuko dute, bigarren finalaurrekoan. Partida guztien ostean, urtarrilaren 6an jokatuko dira “final handiak”.