Zine Forum Taldea: 'Haizearen egia' dokumentalaren proiekzioa (Mutriku)
Tahar gazte saharar gaztearen istorioa kontatzen duen Haizearen egia film laburra proiektatuko dute otsailaren 21ean, 19:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Zine Foru Taldekoek 19:00etan ipini dute hitzordua, eta aurreratu dutenez, saharar herriak bizi duen gatazka egoerari buruzko mahai-ingurua ere egingo dute 22 minutuko lanaren proiekzioaren ostean. Sarrera doan bada ere, doako gonbidapenak otsailaren 19an hartu beharko dira, 18:30etik 19:30era, Beheko Plazan ipiniko duten mahaian.