Zinegoak jaialdiko proiekzioak (Lekeitio)
Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko ikus-entzunezkoen proiekzioak eskainiko dituzte Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Martxoaren 7an Euskal Begiradak zikloaren baitako lanak proiektatuko dituzte, 18:00etan. Proiekzioak eta gero solasaldia egingo dute egileekin, Golem aretoagaz konexioan, Aitor Gametxo zinegile lekeitiarraren parte hartzeagaz. Sarrerak 3 euro balio ditu eta egunean bertan leihatilan salgai egongo badira ere, aurretiaz kultur etxean erosi daitezke. Ikus-entzunezkoren informazio gehiago, HEMEN!