Zinema: 'Cinco lobitos' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Cinco lobitos filma (nagusientzako saioa) emango du maiatzaren 28an, 29an eta 30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: maiatzaren 28an eta 29an 19:30ean, eta maiatzaren 30ean 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Kontakizuna: Cinco lobitos 2022. urtean Alauda Ruiz de Azua bizkaitar zinema zuzendariak egindako film dramatikoa da. Malagako Zine Jaialdian Espainiako film onenaren Urrezko Biznaga eskuratu zuen. Amaia (Laia Costa) ama izan berri da eta zelan jokatu ez dakiela konturatzen da. Aldi labur batez bikotekidea lanetik kanpo egongo denez, gurasoen etxera itzultzea erabakitzen du, Euskal Herriko kostaldeko herri polit batera, eta, horrela, haurra zaintzeko ardura partekatu ahal izango du. Neska gazteak ez dakiena da, orain ama izan arren, ez diola alaba izateari utziko.