Zinema: 'El acusado' (Lekeitio)

Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak El acusado filma (nagusientzako saioa) emango du irailaren 24an, 25ean eta 26an, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: irailaren 24an eta 25ean 19:30ean, eta irailaren 26an 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Argumentua: Fareldarrak bikote boteretsu bat dira. Claire saiakera idazle feminista da, eta Jean, berriz, frantses hizkuntzan aditua. Haien seme Alexi salaketa bat jarriko diote festa baten ondoren, bortxaketagatik, eta drama judizial bizi bat hasiko da. Sexu harreman adostuen eta bortizkeriaren arteko muga aztertzen du istorioak.