Zinema: 'Elvis' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Elvis filma (nagusientzako saioa) emango du uztailaren 2an, 3an eta 4an, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: uztailaren 2an eta 3an 19:30ean, eta uztailaren 4an 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Argumentua: Filmak arreta jartzen du Elvis Presleyk eta bere managerrak izan zuten harremanean. Tom Parker koronela izan zen rock izarraren managerra urte luzez, eta haien arteko harreman konplexua azaleratzen du filmak: Presleyk 20 urte baino ez zituela hasi zen Parker haren manager gisa. Ospean gorantz nola joan zen bizi izan zuen ordezkariak. Nola erori zen ere bai. Filmak, era berean, AEBetako gizartean gertatzen ari ziren aldaketak jasotzen ditu.