Zinema: 'Entre la vida y la muerte' (Lekeitio)

Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Entre la vida y la muerte filma (nagusientzako saioa) emango du uztailaren 23an, 24an eta 25ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: uztailaren 23an eta 24an 19:30ean, eta uztailaren 25ean 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Argumentua: Leo CastaƱeda, Bruselan bizi den espainiarra, metro-gidari lanetan ari da. Gau batean, Hugok, bere semeak, bere buruaz beste nola egiten duen ikusiko du. CastaƱedak bi urte baino gehiago zeramatzan bere semeaz ezer jakin gabe, eta gertatutakoaren ondoren, heriotzaren zergatiak ikertzen hasiko da. Horrela, lapurreta batean nahasita egon zela jakingo du, eta erantzunak bilatzeak ikerketa arriskutsu batera eta bere iraganari aurre egitera eramango du.