Zinema: 'Jinetes de la justicia' (Markina-Xemein)
Jinetes de la justicia filmaren emanaldia ekainaren 19an, 18:30ean, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan. Sarrerak (5 euro) emanaldia hasi orduko aretoan bertan. Zinemaren Lagunak antolatuta.
Riders of Justice (euskaraz Justiziaren Zaldizkoak), 2021eko Anders Thomas Jensen daniarrak zuzendutako ekintza komedia film bat da.
Argumentua. Danimarka, Markus (Mads Mikkelsen) militarra bere alaba Mathilderekin (Andrea Heick Gadeberg) etxera itzultzear da, Emma emaztea (Anne Birgitte Lind) tren istripu tragiko batean hiltzen denean. Dena zorte txarraren ondorioz gertatu dela dirudienean, istripua jasandako tren horretako bidaiaria izan den Otto (Nikolaj Lie Kaas) matematika aditua bere adiskide Lennart (Lars Brygmann) eta Emmenthaler (Nicolas Bro) xelebreekin agertuko da. Otto istripu horren atzean norbait dagoela konbentzitua dago.