Zinema: 'Jurassic worl: Dominion' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Jurassic world: Dominion filma (nagusientzako saioa) emango du ekainaren 18an, 19an eta 20an, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: ekainaren 18n eta 19an 19:30ean, eta ekainaren 20an 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Sinopsia: Dinosauroak mundu osotik zabaldu dira, eta han-hemenka dabiltza, ehizan. Gizaki batzuk, berriz, dinosauroak ehizatzeko ahaleginetan dabiltza. Eta gizakiak ere badira nahiko arrisku naturarentzat. Owen Grady dinousaroetan adituak, bestalde, laguntzaile bizkorrak izango ditu animalia arriskutsu horiei aurre egiteko ahaleginetan; abentura horietan, Claire Dearingen laguntza izango du.