Zinema: 'La vida padre' (Lekeitio)

Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak La vida padre filma (nagusientzako saioa) emango du urriaren 1ean, 2an eta 3an, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: urriaren 1ean eta 2an 19:30ean, eta urriaren 3an 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Argumentua: Mikel, chef gazte eta handinahia, duela hogeita hamar urte desagertu zen aitaren ustekabeko bisita jasoko du. Bere jatetxearen etorkizunerako une kritiko batean, Mikelek Juan ero eta ustekabekoaz arduratu beharko du, benetako bizitasun urakana, sukaldaritzari eta bizitzari buruzko bere ideia guztiak proban jarriko dituena.