Zinema: 'Lightyear' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Lightyear filma (gazteentzako saioa) proiektatuko du uztailaren 2an, 3an, 17:00etan, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak Internetez erosi daitezke.
Kontakizuna. Lurretik 4,2 milioi urtera dagoen planeta batean, harrapatuta gelditu dira Buzz Lightyear, haren komandantea eta espazio-ontziko tripulazio guztia. Denak onik eraman nahiko ditu etxera Lightyearrek, baina gauzak ez dira izango uste bezain errazak. Itzulerako operazioan, astronautak Sox katua eta lagun gazte batzuk izango ditu alboan.