Zinema: 'Mr. Wain' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Mr.Wain filma (nagusientzako saioa) emango du ekainaren 25ean, 26an eta 27an, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: ekainaren 25ean eta 26an 19:30ean, eta ekainaren 27an 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Sinopsia: Louis Wain britainiarraren benetako istorioa kontatzen du. Artista, asmatzaile eta enpresariak bere bost ahizpak eta ama zaintzeko ahalegin guztiak egin zituen. Bi gertaerek betiko aldatu zuten bere bizitza: Emily ezagutzeak, bere bizitzako maitasuna, eta Peter adoptatzeak, galdutako katutxo bat. Biak bihurtuko dira familia eta inspirazio iturri mundu osoan ospetsu egin zuten katuen irudi apartak margotzeko.