Zinema: 'Sonic 2' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Sonic 2 filma (gazteentzako saioa) proiektatuko du apirilaren 15ean, 16an, 17an eta 18an, 17:00etan, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak Internetez erosi daitezke.
Sinopsia: Green Hills hirira bizitzera joan ondoren, Sonicek benetako heroia izan daitekeela erakutsi nahi du. Bere erronka nagusia Robotnik gaiztoaren itzulerarekin dator, oraingo honetan taldekide berri batekin: Knuckles. Zibilizazioak suntsitzeko ahalmena duen esmeralda baten bila dabiltza biak. Triku urdinak taldea osatzen du bere neke-kidearekin, Tailsekin, eta elkarrekin abentura bati ekiten diote, harribitxi preziatuaren bila mundu osoan zehar eramango dituena, bilauek harrapatzea saihesteko.