Zinema: 'Tadeo Jones 3. La tabla esmeralda' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Tadeo Jones 3. La tabla esmeralda filma (gazteentzako saioa) proiektatuko du irailaren 17an eta 18an, 17:00etan, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak Internetez erosi daitezke.
Sinopsia: Tadeok pozik hartuko luke bere arkeologo lankideek beste bat balitz bezala onartzea, baina beti bazterrak nahasten ditu. Oraingoan, sarkofago bat suntsitzen du eta bere lagun Momia, Jeff eta Belzoniren bizitza arriskuan jartzen duen konjuru bat askatzen du. Denak aurka dituela eta Sararen laguntzagaz, abenturaz beteriko ihesaldi bati ekingo dio Tadeok, Mexikotik Chicagora eta Paristik Egiptora eramango duena, momiaren madarikazioarekin amaitzeko modua aurkitzeko.