Zinema: 'Toscana' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Toscana filma (nagusientzako saioa) emango du ekainaren 11n, 12an eta 13an, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: ekainaren 11n eta 12an 19:30ean, eta ekainaren 13an 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Kontakizuna: Sukaldari daniar bat Toscanara joango da bere aitaren negozioa saltzera, eta emakume bat ezagutuko du, bizitzaren eta maitasunaren aurrean duen jarrera berriz aztertzera bultzatuko duena.