Zinema: 'Viaje al Paraiso' (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak Viaje al Paraiso filma (nagusientzako saioa) emango du irailaren 17an, 18an eta 19an, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ordutegia: irailaren 17an eta 18an 19:30ean, eta irailaren 19an 20:30ean. Sarrerak Internetez erosi daitezke, Zerbyte informatika dendan edo leihatilan ikuskizuna hasi aurretik.
Argumentua: George Clooney eta Julia Roberts oscardunak pantaila handian elkartuko dira berriz ere, bananduta dagoen bikote bati bizia emateko. Zeregin bera izango dute: maiteminduta dagoen bere alabak eurak euren garaian egindako akats bera ez egitea. Bigarren aukerei buruzko komedia erromantikoa.