Zirku eta sormen tailerrak umeentzat (Etxebarria)
Etxebarriko Euskara Batzordeak antolatuta, euskara bultzatzeko eta ondo pasatzeko, zirku eta sormen tailerrak egingo dira apirilaren 7tik 10era (martitzenetik barikura), 10:00etatik 13:00etara. 2 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude.
Doako tailerrak izango dira. Zirku tailerrak futbito zelaian egingo dira. Eguraldi txarra balego, udaletxeko aretoan. Sormen tailerrak udaletxeko aretoan edo Plazabarrin izango dira.