Zirku ikastaroa (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Bateratze Guraso Elkarteak zirku ikastaroa antolatu du. Ikastaroa maiatzaren 18an emango du Xabi Larreak, 16:30etik 18:30era Bekobentako gimnasioan. Ez da izenik eman behar. 6 urtetik gorako umeentzako ikastaroa izango da; era berean, gurasoek ere parte hartu dezakete.