'Zorionak Marimotots' Porrotxen eta Marimototsen emanaldia (Lekeitio)
Zorionak Marimotots antzezlanaren emanaldia egingo dute Porrotx eta Marimotots pailazoek otsailaren 22an, 18:00etan, Ikusgarri Zinema Aretoan. Bigarren saio bat ere egongo da, 19:30ean. Sarrerak salgai daude 6 euroren truke Lekeitioko Zinemazaleen orrialdean, Zerbyte informatika dendan, eta sarrerarik geratuko balitz, lehiatilan.