Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

20 urte Mutriku kontatzen

Malen Aldalur Azpillaga
2021/11/04

Beti mirestu izan dut borondatez diharduten herritarren lana. Ederra da jendeak sinesten duten horretan bere alea jartzea: herrigintza, euskalgintza, gaztetxeak, bertso eskolak, antzerki taldeak, herri mugimenduak, eta, nola ez, herri aldizkariak.

2002an eman zituen lehen hegalkadak Kalaputxi Mutrikuko herri aldizkariak, 10 urte nituen nik garai horietan. Ez ditut gogoan aldizkariko lehen aleak, baina atzera begira, iruditzen zait beti egon dela hor. Eta, hala da. 20 urtez iritsi zaizkigu hilero herriko berriak buzoietara, are gehiago, urteren batean guk geuk sartu ditugu buzoietan. Izan ere, gogoan dut Institutuko garaietan etxez etxe Kalaputxi banatzen aritzen ginela, kurtso bukaerarako diru pixka bat ateratzeko asmoz. Han irabazitakoak xahutu genituen, besteak beste, Saloun eta Mallorcan. Hala ere, ezbairik gabe, herritarrei herritarren berri ematea beste asmorik ez duten horien indar, gogo eta ahaleginei esker egin du aurrera 20 urte hauetan, eta ez dago hori guztia eskertzeko hitzik.

Inoiz kazetaritza lanean aritu denak badaki zenbat lan dagoen elkarrizketa, erreportaje, kronika eta albiste bakoitzaren atzean, baita zeuk idatzi gabekoetan ere. Nire gaurko zutabea izan daiteke horren adibide: kolaboratzaileak lotu, egutegiak osatu, tokatzen zaigun astearen aurreko astean abisua pasa, idatziak errepasatu, maketatu… pentsa euren buru eta eskuz sortutako testuetan. Gaiak mimoz aukeratu, lekuak esleitu, elkarrizketak egin, herriko albisteak zerrendatu, idatzi, errepasatu, argazkia aukeratu, atera, maketatu… eta goazen berriro astera. Hilez hile, 20 urtez.

Zenbat bizilagun eta herrikide ezagutu ote ditugun 20 urte hauetan Kalaputxi-ko azalen bitartez. Kalean gurutzatu eta bi hitz egitetik haratago ezer gutxi dakigun jendea ezagutarazi diguzue, urruti zegoena gerturatu eta gertu genuena ezagutarazi. Influencer-en eta globalizazio frenetikoaren garaiotan, albokoari begiratzeko parada eskaintzea, ez da erronka makala, eta hori 20 urtez egiteak ez dauka parekorik.

Mutrikuarrez zein euskara batuan goxatu dizkiguzue begi-belarriak: irakurri ditugu artikuluak, kantatu ditugu bertsoak, ezagutu ditugu garai urrutietako mutrikuarrak, zoriondu ditugu lagunak, idatzi ditugu kexak eta omenaldiak. Zuek egina den arren geure egin dugu. Eskerrik asko, eta ea beste 20 urtez elkarrekin hegan jarraitzen dugun!

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.