Ama baten eskerrak
Joan den larunbatean egun handia izan zen Ondarroan Aurrerako Jubenilentzat. Urte osoko lanaren ondoren, merezimendu guztizko saria lortu zuten.
Poz handia denontzat, poz handiagoa nere seme Xabatentzat. Hori gutxi ez
bazen, Aurrerak Xabat omendu zuen.
Ez da jokalari arrunta, ez du zelaian jokatzen, hori bai, ordea, 26 urteetan beraiekin entrenatzen eta entrenadorearen alboan egoten da hatzazkalak jaten.
Nork merezi du omenaldia? Nere ustez, Aurrerako jendeak; Xabat bada den modukoa hori zuek bezelako lagunak inguratu dutelako da.
Beraz, aipamen xume honen bitartez, mila esker zuei, eredugarriak zaretelako.
–Trini Arrizabalaga Saras. Ondarroa