Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Auro Ansorregi: Beste behin ere

2015/04/22
Hasi aurretik izan nuen honetaz aritzeko tentazioa, baina barruak esaten zidan pasa eta gero hobeto adieraziko nuela sentitutakoa. Iritsi zen eguna eta etorri bezain azkar joan zen, di-da batean. Orduan goizegi zena beranduegi iruditzen zait orain, iraungitutako kontu bat akaso? Bestalde, oraingoan kale egiten badut bi urte egon beharko dut zain. Ezin diot ezetzik esan eta aurrera. Lehendabizikoa dut gogoan, negua, hotza, elurra… Ez zen giro, eta ez zen gure herritik pasa…. Hala ere, txapligu batzuk botatzeko aukera ez genuen galdu, ez ziren Oñatitik entzungo baina… Guk gure aletxoa jarri nahi izan genuen. Estreinako aldiak beti izaten du «halako» zerbait eta honek ere bazuen, eta hogeita hamabost urte atzera eginez gero, zer esanik ez. Aitortu behar dut orduko sentsazio eta emozioak berriztu egiten zaizkidala edizio bakoitzean. Parte hartzaile izatea egokitu izan zait beti, modu batean zein bestean eta beti lortu du ni hunkitzea eta bereganatzea. Elementu naturalak ez ditu alde izan beti, baina bai jendearen onarpena. Beste elementuak, agintean zeudenak, berriz, kontra izan zituen urtetan. Agintean zeuden udaletan eta euren esku zituzten komunikabideetan boikot gordina jasan izan behar genuen. Garai haietan agintari gutxi genuen ondoan eta beti bezala herritarren lanari esker egin izan zen aurrera, «gure herri santu» honetan beste hainbat ekimenetan bezala. Garai ilun eta gogorrak datozkit gogora baina nago, garaiok  ikasteko eta gu sendotzeko baliagarriak izan zirela. Egun inork ez dio euskararen kontra dagoenik, politikoki zuzena ez delako, baina euskarak aurrera egin dezan ere ezer gutxi egiten du. Lankide izan nuen bati irakurri nion duela ez denbora asko: «eutsiko diogu ekimen herrikoi, alai, piska bat ero baina zoragarri honi». Eta bat egiten dut berarekin. Segituko dugu gozatzen eta urduri jartzen. Oilo ipurdia jarriko zaigu kantua entzutean. Herria hankaz gora jarriko dugu eguna iristean eta ezin izango diogu malkoari eutsi furgoneta ikusten dugunean. Euritan, eguzkitan zein ilargipean jarraituko dugu gozatzen. Korrika bakarra da eta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.