Autobus geltoki berria Markina-Xemeinen
Argi dago proiektu hau pentsatu duena ez dela Bizkaibuseko erabiltzailea, hori hasteko.
- Orain dela urte batzuk udalerriko puntu arriskutsu batzuen mapa bat egin zen eta tunelak arrisku horretan sartzen dira. Eta geltoki horretara joateko tunel edo lurpeko pasabide bat pasatu behar da. Lehenengo Bizkaibusa goizeko 6etan pasatzen da, eta azkena 22:30 inguruan, nik uste.
- Uda honetan etxez etxeko emakumeentzako aurrez eskatutako geltokien kanpaina martxan jarri da… Baina Markina-Xemeinen geltokia bariantera ateratzen da. Herri gunetik kanpora. BENETAN?
Abantailak: Nik bakarra ikusten diot: 100 autobus horrek herri barrutik ateratzea. Beste guztiak erabiltzaileentzako eragozpenak dira.
- 8 minutu gutxiago bidaian??? Geltokira iristeko horrek 8 minutuak beharko ditugu; beraz, ez da horrela.
- Arriskuak eta kutsadura murriztea. Arriskua bariantera joaten eta bertan zain egoten nik uste ez dela murrizten. Kutsadura, izen daiteke.
- Herri barruan busaren zain egon edo bariantean kotxe zarata, euria, haizea eta abarrekin, edo udan jende piloa dagoenean hondartzarako zain, sortu daitekeen arriskua itzela da. Nik uste hau danau benetan inork ez duela pentsatu.
- Jende nagusia paradara joateko orain dagoen lekuan edo bariantera joan beharra izatea,nahiz eta argiak ipini ez dauka zerikusirik inondik inora.
Beraz, hau sinatzen dugunok eta gehienak zerbitzu honen erabiltzaileak gara gainera, ez diogu inongo abantailarik ikusten proiektu berri honi; egia esan, ARAZOAK besterik ez dizkiogu ikusten.
Nik ulertzen dut auzokoentzat kaltegarria izan ahal dela hainbeste autobus gora eta behera ibiltzea egunero-egunero, baina, bueno, horrek dira herri barruan bizi izatearen arazoak. Alde zaharrekoek tabernen eta jaien zarata, bus geltoki ondoan bizi direnek busen zarata. Barraken eta txosnen inguruan bizi direnak zarata horrek. Denok ELKARREKIN BIZITZEN ikasi behar dugu.
GURE PROPOSAMENA: geltokia dagoen bezala lagatzea edo herriko beste puntu batera eramatea, baina, hori bai, herri barruan, bariantean INONDIK INORA ERE EZ.
– Esther Ruiz de Austri. Markina-Xemein.